XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Emazteak, aditu zuenean arriyak urean atera zuen zalaparta, irten zan etxetik lasterka, usterik bere senarra zala putzuratu zana.

Ixuela zegoen ate bazterrean zut zutik; eta emazteak atea idiki, eta kanpora irten zan orduko, sartu zan barrena, atea itxi zuen, eta oju egin zion emazteari: - Orain zu kanpoan eta ni barrenen.

Bañan gertaera au ez da Izuelari gertatua; ezta ere Pernando Amezketarrari, askotan esan oi dan bezela.

Gertaera onek bederatzireun bat urte badu.

Pedro Alfonsok idatzi zuan bere- Disciplina Clericalis liburuan, 14garren atalean.

Ontan ez du gizonak andrea engañatzen, andreak gizona baizik.

Urrengo gertaera onela kontatzen du Euskal Erria-k:Ixuela, Aiako bertsolari sonatua, joan zan beiñ Tolosara, eta nola dirurik etzeukan ostatura bazkaltzera joateko, galdetu zuen andizki bategatik, eta bere etxera joanik bazkaltzeko sasoian, esan zion: - Adi beza: nola oituratzen da Tolosan esatea, lagun bat gonbidatu nai danean bazkaltzera? - Nola oituratuko da? Gusto badezu, geldi zaite nerekin bazkaltzen.